Kezka Galesen dantza egiten ari da
                    2022/07/15
                    10:59
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Kezka Dantza Taldeak Galeseko Caerleon-Newport hirian dantza egiten dihardu azken bi egunetan, The Basque Children UK’37 elkarteak Gerra Zibiletik ihesi bertako kanpamenduetan errefuxiatu ziren umeak omentzeko antolatutako biltzar berezian.
 
              
Lehen emanaldiak egin ditugu Caerleon-en, Galesen izan ziren 1937ko @basquechildren euskal ume errefuxiatuen oroitzapen ekitaldian. Gorputzen memoria, herriaren oroimena. pic.twitter.com/8JeTGd3Sp2
— Kezka Dantza Taldea (@kezkadantza) July 15, 2022
