Kezkako dantzariak Besta Berri ikuskizunaren estreinaldian izango dira
2012/11/29
00:00
eta kitto!
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia dantzari taldeak ikuskizun berria estreinatuko du domekan, abenduaren 2an, Bilboko Arriaga antzokian (19.00etan). Azken urteotako lankidetzarekin jarraituz, han izango dira Kezka dantza taldeko hainbat dantzari ere. Besta Berri ikuskizun berria Corpus Christi festaren inguruan osatu du Urbeltzek. Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli eta Kezka dantza taldeetako hirurogehi dantzari eta dozena bat musikarik osatzen dute ikuskizunaren gorputza.