Kezkaren Dantza Eskolak datorren ikasturterako izen-ematea zabaldu du
Lau urtetik aurrerako haurrek zein helduek daukate izena emateko aukera.
2026/06/02
11:09
Silbia Hernandez Arrazola
Kezka Dantza Taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2026-2027an jarduteko izen-ematea zabalik dago, bai nagusientzat zein haurrentzat (2022an jaiotakoetatik aurrera). Izena emateko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da, ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiago helbide elektronikoa erabiliz ala, nahiago izanez gero, 605711429 zenbakira idatziz eskura daiteke.
