Kike Bigurik bakarrizketa komikoa eskainiko du urtarrilaren 30ean Hatorren
Saioa ikusteko sarrerak 3 euro balio du eta Buenos Aires eta Kalaka tabernetan erosi daiteke
2025/01/27
17:50
eta kitto!
Kike Biguri aktore beasaindarrak bakarrizketa komikoa egingo du, urtarrilaren 30ean (osteguna), 19:30ean, Untzagako dorren azpian dagoen Hator tabernan. Saioa ikusteko sarrerak 3 euro balio du eta Buenos Aires eta Kalaka tabernetan erosi daiteke.
Kike Bigurik Vaya Semanita eta La que se avecina telesailetan egin izan du lan, besteak beste. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide profesionala dauka Bigurik eta bere talentua goi mailakoa izateaz gain, publikoarekin konektatzeko dohain berezia du, umore fresko eta dinamikoarekin.