King Kong neskaren bakarrizketak agurtu zuen Martxoaren 8ko egitaraua
2017/03/20
13:21
eta kitto!
Aurreko barixakuan Josune Gorostegi antzezleak saio bikoitzean eskainitako "King Kong neska" bakarrizketak itxi zuen Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitaraua. Hilabete osoan zehar hainbat ekitaldirekin gogoratu nahi izan da Martxoaren 8a eta aurtengo egitaraua osatzerako orduan emakumea eta artea izan dira ardatza.