Klandestina DJ-aren erritmora dantzan aritzeko aukera egongo da zapatu gauean Untzagan

Klandestina DJ-aren erritmora dantzan aritzeko aukera egongo da zapatu gauean Untzagan
2023/12/28 14:49
eta kitto!
Urteko azken asteburua izango denari agur esan aurretik, dantzan aritzeko aukera bikaina egongo da zapatuan, Eibarko Udalak gaua musikarekin girotzeko saioa antolatu du eta. DJ Klandestinak animatzen diren guztiak dantzan ipintzeko moduko musikak nahastuko ditu, 23:30etik aurrera, Untzaga plazan.