Klika-klika ailegatu da txikien Korrika
2019/04/05
15:56
eta kitto!
Giro paregabean ospatu da gaur arratsaldean Korrika Txikia, Eibarko ikastetxeetako ikasleen partehartzearekin. La Salle Isasi parean ekin diote antxitxiketaldiari, 15:15ean. Haurrak Isasitik behera jaitsi dira, Untzagaraino, eta han La Salleko ikasle batek lekukoa eman dio Amaña ikastetxeko beste bati. San Andres eliza parean Arrateko Andra Marikoei tokatu zaie lekukoari heltzea eta San Andres eskola parean hango ikasle bati pasatu diote. Lasterketak Urkizurako bidea hartu du ondoren eta, Arragueta kalerako errebueltan Urkizu eskolako ikasle batek hartu du lekukoa. Ibarkurutzen, berriz, Aldatzek hartu du eta, amaitzeko, Aldapatxo parean J.A. Mogel ikastolakoek jaso dute lekukoa. Lasterketa amaitu eta jarraian Untzagan elkartu dira ikasle guztiak. Bertan, eskuz esku joan den lekuko barruko mezua irakurri dute. Ondoren, ikastetxeetako ordezkariak igo dira taula gainera eta plazan bildutako guztiekin batera abestu dute aurtengo Korrikaren abestia. Ikasleen dantza eta koreografiak ere izan dira eta Arno DJ-aren musikarekin agurtu dute jaia.
ARGAZKIAK KUSTEKO EGIN KLIK HEMEN.
ARGAZKIAK KUSTEKO EGIN KLIK HEMEN.