Klown tailerra egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan urtarrilaren 31n

Hastapeneko ikastaroa izango da eta helduei egongo da zuzenduta
Klown tailerra egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan urtarrilaren 31n
2026/01/20 16:46
Ekhi Belar Errasti

Hileroko azken zapatuetan egiten den bezala, klown tailerra egingo dute urtarrilaren 31n, 10:00etatik 12:00etara, Ipuruako Merkatu Plazan, David Suarez de la Peña ‘Txeli’-ren eskutik.

Hastapen mailako ikastaroa izango da eta helduei egongo da zuzenduta. Izena emateko telefono honetara deitu daiteke: 649 59 27 97 (Txeli).