Klub Deportiboko argazki taldeko kideek erakusketa zabalduko dute bihar, hilak 4

Portalean egingo da eta urtarrilaren 11ra arte egongo da matxan.
Klub Deportiboko argazki taldeko kideek erakusketa zabalduko dute bihar, hilak 4
2025/12/03 15:44
Ana Aizpurua

Aurten ere Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak erakusketa egingo du, eta, modu horretan, taldeko partaideen lanak erakutsiko ditu. "Oraingoan autore bakoitzak 3 argazki jarriko ditu ikusgai eta argazkilari bakoitzaren begiradan errealitatea ikusteko estilo eta modu bakarra antzeman ahal izango dugu", azaldu dute. Aurten askatasuna eman zaie nahi duten gaia erabiltzeko. 

Erakusketa asteartetik domekara egongo da zabalik,18:30etik 20:30era.

Argazkia: Fernando Retolaza