Klub Deportiboko argazkilariek erakusketa zabaldu dute Portalean

Klub Deportiboko argazkilariek erakusketa zabaldu dute Portalean
2023/12/15 12:21
eta kitto!
Atzoz geroztik Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldearen erakusketa kolektiboa ikusi daiteke Portalean, oraingoan Eibarren gauez hartutako irudiak erakusten dituena.Urteroko erakusketa honetan hainbat kidek hartzen dute parte: Bakarne Elejalde, Einer Rodriguez, Enrique Lorenzo, Federico Cuenca, Fernando Retolaza, Fernando Solana, Iraia Agirre, Jose Vila, Txema Artetxe, Jose Luis Irigoien, Jose Valderrey, Mikel Urionaguena, Oskar Baglietto, Pedro Arriola eta Virginia Arakistain. Erakusketa urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.