Klub Deportiboko atletak izan dira nagusi Bolunburu Krosean
Eguraldi eguzkitsuarekin lehiatu zen atzo, abenduak 14, 74. Bolunburu Oroigarria Krosa. 300 atleta inguru elkartu ziren Arraten, hainbat kategoriatako probak jokatu zirelarik.
Proba nagusian, gizonezkoen maila absolutuan, eibartar bat izan zen garaile: Julen Teran. Deporreko atletak 22 minutu eta 47 segundo behar izan zituen irabazteko eta atzetik sartu ziren Bingen Aranbarri (Azk eta Azp Xeye Ake) eta Iñigo Lariz (Mintxeta).
Emakumezkoei dagokienez, Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz izan zen irabazle (25’26 min) Atletismo Laudioko Haizea Solaunen (20’29 min) aurretik.
Gizonezkoen 20 urtez azpikoen mailan, Klub Deportiboko Ugaitz Gartziak irabazi zuen (11’25 min); eta emakumezkoen 18 urtez azpikoenenean Nora Martinez eibartarra gailendu zen (11’34 min).
Deporreko Atletismo Eskolakoak bikain
Klub Deportiboko Atletismo Eskolako gazteak gogor aritu ziren eta emaitza politak lortu zituzten parte hartu zuten proba guztietan.
Alebin nesketan Deporreko Atletismo Eskolako Isabel Pita Lozano (5:43 min) bigarren postua eskuratu du, Azk eta Azp Xeye Ake-ko Mara Lizaso Oyarzabal-ren (5:37 min) atzetik eta Real Sociedad-eko Elsa Rodriguez Perez-Mosso (5:44 min) aurretik.
Gainera alebin eta benjamin kategorietan partaidetza zabala izan du Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolako: Marina Morales, Saioa Guerrero, Maddi P. de Obanos, Lucía Arkotxa, Lucia Calvo, Isabel Pita, Luke Litago, Jone Hernández, Nicolás Cardenas, Jule Azurmendi, Markel Arrieta, Iker Caño, Amets Rubio, Markel Urain, Markel Laskurain eta Eider González.