Koa dantza estudiokoek Gabonetako ikuskizuna eskainiko dute barixakuan

Koa dantza estudiokoek Gabonetako ikuskizuna eskainiko dute barixakuan
2023/12/13 13:06
eta kitto!
Gabonetako ikuskizun bereziekin jarraituz, Koa dantza estudiokoen txanda iritsiko da barixakuan, hilak 15, 20:00etatik 21:00etara, Errebal Plazan.

Dantza garaikidea, heels, dantza urbanoa, saltsa eta batxata, balleta, jazz eta funk dantzak... Estilo askotako dantzak egiten dituzte Koa dantza estudioan eta, aurretik erakutsi duten ikuskizunetan bezala, duten onena emango dute barixakuko saioan.