Kofradia Gastronomikoen urteko batzarra hartuko du Eibarrek bihar
2018/04/13
10:40
eta kitto!
Bakailauaren Kofradiak aurten 25 urte egiten dituela aprobetxatuta, “estatuko eta Iparraldeko ehun bat kofradia hartzen dituen” Fecogak (Federación de Cofradías Gastronómicas) bere urteroko batzarra egingo du bihar Eibarren. Jesus Mari Murua Bakailauaren Kofradiako ordezkariak orain dela gutxi hil zen Juan Mari Gomez kofradiako kidearen asmoa beteko du horrela eta, Juan Manuel Garmendia Fecogaren presidentearekin batera, biharko egitaraua prestau dute. Bakailauaren Kofradiako anfitrioiek ez dute lan makala izango biharkoan, bain hala ere “gurera etorriko direnak behar den moduan hartu nahi ditugu” diote. “Frantziatik ere etorriko dira, Sanandresetan gurekin egon ziren tinerfeñoak ere bai, Asturiasetik, Guijuelotik, Queso Manchegokuak... kofradia bakoitzetik 2/3 lagun”. Goizeko 11:30ean bilduko dira denak Untzagan eta gero, “Errepublikaren eguna denez, gustatuko litzaiguke bisita gidatu antzerakoa egitea, udaletxeak fatxadan dituen zuloak-eta azaltzeko”, esan digu Muruak. Alkateak hartuko ditu ondoren eta Portalean egingo dute batzar orokorra, egin-beharrekuak egin eta Hotel Unzagan bazkaldu aurretik.
Bakailauaren Kofradiak ere, mende laurdena beteta, ez dittu bere momentu onenak bizi gaur egun. Muruak esan digunez, “Jose Ignacio Ibarzabal eta biok gaude bakarrik eta ez dugu erraza jarraitzea. Azken asteburuan Atarrabian izan ginen eta hara joan, bertan bazkaldu... gastua da”. Bakailauaren Kofradiak 12 kapa eta 12 txapel ditu –"Angel Elizondo gure presidentea zenak doan eskuratutakuak"–, baina jantziak bik bakarrik erabiltzen dituzte: “Kofradia sortzerakoan 14 lagun izan ginen, eta gero gehiago ere izan ginen; baina orain erreleboaren beharra daukagu... Ez dakagu toalla botatzeko gogorik, baina leikena da Kofradiaren kapituloak lotan lagatzea jende barria sartu arte”.