Kokein proposamen atomikoarekin datorkigu
2022/12/05
18:21
eta kitto!
Urrian Chill Mafia talde nafarreko Kiliki Frexkorekin elkarlanean egindako ‘Ispiluari begiratzean’ abestiaren bideoklipa argitaratu ondoren, ‘Atomika’ izenburua duen disko berria kaleratu berri du Kokein musika taldeak.
Eibartarren zazpigarren lana da eta zortzi abestik osatzen dute. Bestetik, diskoaren azala eta diseinua Ritxi Ostarizek egin du.
Azken urteotako bideari jarraituz, Kokeinek ez du rock kutsua galdu, baina doinu dantzagarriagoak eskaintzen ditu lan berri honetan. Gainera, Kiliki Frexko ez da ‘Atomika’ diskoa egiteko izan duten bidelagun bakarra, Miren Narbaiza eibartarrak ere bere ahotsa eskaini baitu ‘Eztanda’ izeneko abestirako.
‘Atomika’ abenduaren 2tik dago kalean (CD eta LP formatuetan) eta Durangoko Azokan erosteko moduan egongo da. Gainera, Kokeinek zuzenekoa eskainiko du Ahotsenean (Plateruenean), abenduaren 9an, 18:00etatik 18:30era.
Lan berria argitaratu ondoren, 2023. urtean bira egingo du talde eibartarrak zuzenekoak eskaintzeko.