Kokein taldeak hilaren 27an aurkeztuko du disko berria
Plataforma digitaletan argitaratuko dute eta Durangoko Azokan formatu fisikoan erosi ahal izango da
2024/11/18
12:37
eta kitto!
Aurten 25 urte bete dituen Kokein talde eibartarrak ’Bidea da helmuga’ diskoa aurkeztuko du hilaren 27an. Plataforma digitaletan entzungai egongo da eta Durangoko Azokan abenduaren 5ean jarriko dute salgai formatu fisikoan.
5 abesti berri, 5 bertsio
Disko berriak 10 abesti izango ditu eta dagoeneko kaleratu dute bat, bideoklip eta guzti. Abestietan erdiak berriak izango dira eta beste bostak lagunek egindako bertsioak izango dira, tartean Miren Narbaizaren eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’-ren eskutik.
- Bidean Goaz
- Gauez
- Garaiq Da
- Zure Bila
- Zutik
- Gora Begiratzean (Miren Narbaiza, Ander Mujika, Joseba Baleztena)
- Lotuta Egon Arren (Zea Mays)
- Itzalak (Eraso!)
- Ate Joka (Mursego)
- Zain Egon Gabe (Nakar)