Koko-dantza eta koko-marruekin batera hasiko dittugu bixar Aratostiak
2020/02/14
13:14
eta kitto!
Koko-dantzak eta koko-eskia izango dira nagusi bixarko egunian eta aurtengo Aratostietan be aparteko tokixa beteko dabe. Izan be, jaixak iragartzeko aukeratu daben kartel irabazlian, koko-dantzarixak eta koko-marruak dira jaun eta jabe. Joseba Imanol Vilas donostiarrak koko-dantzarixak eta koko-marruak ipiñi dittu sarixa emon detsan kartelaren marrazkixan, txapel gaiñian, normalian lorak betetzen daben tokixan. Hortxe dagoz Sasikartia, Hartza, masustak, Martin perratzaillia, Arraguetako Ama Birjiñia, Batista kojua, burburixuak, Kattalin eta Manuela, Petra… Aratostiak aillegau dirala iragartzen bixar bizi-bizirik geure artian ibilliko diran personaje guztiak.
Azken urtiotako martxari jarraittuta, bixar etarako dittue koko-dantzak Eibarrera Kezka dantza taldekuak. Gure herrixa inguratzen daben basarrixak egun bakarrian bisitatzeko larregi dirala eta, urte batetik bestera txandakatzen juaten dira eta aurten Arrate-balle eta Gorosta auzuaren zati bat bisitatuko dittue. Aurretik, baiña, Merkatu Plazan egingo dabe lehen agerraldixa, goizeko 08:30xetan. Bertan koko-dantzak eskindu eta gero, goiz guztia emongo dabe basarririk basarri, koko-dantzak eskintzen eta koko-eskian, bazkaltzeko ordua aillegau arte. Eta arratsaldian, 19:00etatik aurrera, atzera be urtengo dabe koko-konparsako kidiak, Mauxitxa txarangakuekin batera, anbulatorixo paretik hasitta, herriko erdialdian (Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Calbeton inguruan) koko-dantzak eskintzeko. San Andres elizaren atarixan amaittuko dabe kalejiria koko-marruak.
Eguen Zuri
Eta asteburua atzian lagata, Eguen Zuri egunian sartuko gara bete-betian jaixan. Betiko moduan, bazkalostian, ikastetxiak egitten dittuen kalejira eta jaialdixekin ekingo detsagu egunerako planari. Kalejira nagusixa 15:30xak aldera hasiko da, Amaña herri ikastetxeko, La Salleko eta Iturburuko ikaslien eskutik. Betiko moduan, herriaren erdialdian ibilliko dira. Urkizuko ikasliak, barriz, 14:45etan urtengo dabe kalejiran auzuan bertan eta, ondoren, parkian dantzak eskinduko dittue (eguraldi txarra egin ezkero, ikuskizuna eskolan bertan izango da). Aurtengo koko-jantzixetarako aukeratu daben gaixa telebisiñua eta zinia da. Urkikuak be eskolan eta auzuan ospatuko dabe jaixa. Eta Aldatze eta San Andres ikastetxekuak, barriz, bakotxak bere eskolan egingo dabez Aratostietarako preparau dittuen jaialdixak.
Arratsaldian, 17:00etatik aurrera, Lisker taldekuak dantzaldixa eskinduko dabe, Untzagan, eta ordu berian hasiko da Urkizutik Untzagaraiño juango dan kalejira, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakuekin. Eta Astixaren eskutik, barriz, kareta eta maskara taillarrak egingo dira, 17:00etatik 19:00etara, Untzagan.
Barixaku Erregularra
Barixaku Erregularrerako programia 20:00etan hasiko da, Urkizutik Untzagaraiño Kaldereruak egingo daben kalejirarekin. Bestiak beste, Kezka Dantza Taldia, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Txolarte, Ustekabe fanfarrea, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilarixak, Lagun Taldea, Untzagako jubilauen abesbatza, Kaleetan Kantuz eta Jainagaren trikitixa eskolakuak egongo dira parte hartzen. Untzagara aillegatzian, 20:30xetan Kaldereruen abestixak eta dantzak eskinduko dittue eta, jarraixan, Aratoste Pregoia irakorriko dabe Urbat waterpolo taldekuak. Afalostian, barriz, nahi dabenak parrandarako aukera ederra eukiko dau, 23:00etatik aurrera Deus Ez eta Kokein taldiak kontzertua emongo dabe eta.
Aratoste Zapatua
Eguardixan ekingo detse Aratoste Zapatuko programari, San Kristobalgo Jai Batzordekuen eskutik Untzagan, karpan, animaziñua eta pintxo-potia egongo dira eta. 12:30xetatik 14:00xetara Rockalean taldiaren emanaldixa egingo da Untzagan eta ordu berian hasiko da Aratostietako kuadrillen kalejiria, Ustekabekuak lagunduta. Untzagan hasi eta amaittuko dabe, Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaliak ziherkatu eta gero.
Arratsaldian, barriz, umiendako koko-jantzi lehiaketia egingo dabe Galiziako Etxian (18:00etan) eta 18:30xetatik 20:30-xetara umiendako berbenia eskinduko dabe Alaiki taldekuak Untzagan. Han bertan banatuko dittue Aratostietako lehiaketetako sarixak, 19:00etan. Horrekin batera, 19:30xetatik 21:30xetara kalejiran ibilliko da Brass Band taldia, Untzagatik hasitta. Eta gabian dantzaldixa eskinduko dau atzera be Alaiki taldiak, 23:00etatik 02:00xetara. Bestalde, egun osuan egongo da photocall-a Untzaga plazan, goizian 12:30xetatik 14:30xetara eta arratsaldian 19:00etatik 21:00xetara.
Aratoste Domeka
Bixamonian, Aratoste Domekan, Usartza Txistulari Taldekuak 11:00etan hasiko daben kalejirarekin esnatuko da eguna. Eta arratsaldian, 17:00etatik aurrera, umiendako Playback Lehiaketia egingo da, Untzagako karpan, DJ Arnok girotuta.
Aratoste Martitzena
Eta Aratostieri agur esateko ordua aillegauko jaku Aratoste Martitzenian, baiña, hori bai, aurretik ondo pasatzeko aukeria eukiko dogu jaixaren azken txanpan: 17:00etatik 18:30xetara umiendako jolasak egongo dira Untzagan, Astixaren eskutik. Horrek amaittu eta jarraixan egingo da sardiñaren entierru txikixa, Jainagaren trikitixa eskolakuak lagunduta eta, plana biribiltzeko, Untzagako karpan umiendako diskotekia egongo da, 19:00etatik aurrera, Arima Cool Tour taldiarekin.