Koko-dantzari eta koko-marruen konpartsa Mandiola eta Otaola-Kiñarrako baserrietara joango da koko-eskean
Arratsaldean, berriz, herriaren erdiguneko kaleetan ibiliko dira kalejiran, Mauxitxa txarangarekin.
2026/02/06
20:41
Silbia Hernandez Arrazola
Kezka Dantza Taldeak antolatzen dituen koko-dantzekin hasiko dira bihar (zapatua, otsailak 7) Aratosteak Eibarren. Errebalen 08:30ean bildu eta, bertan lehen agerraldia egin eta gero, Mandiola eta Otaola-Kiñarra auzoetan ibiliko dira, 09:00etatik 14:00etara. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo duten kalejira, berriz, Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da (18:45ean), eta herriko kaleetan eskainiko dituzte koko-mokoen dantzak eta abestiak, Mauxitxa Txarangaren laguntzarekin. Erdi-guneko kaleetan ibili ondoren, Deportiboan bertan amaituko dira koko-dantzak, 21:00ak aldera.
Eibarko koko-dantzak 2026-02-07
- 09:00 Errebalen, baserritarren postuetan.
- 10:00-14:00 Otaola eta Mandiolako baserrietan. Ipurua, Otaolaerdikoa, Sosola, Sosolabarri, Aritxuluetabarri, Arrajola.
- 18:45 Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejira hasiera. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
- 21:00 Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak.
