“Kolasean” collage tailerra egingo da gaur 18:30ean Topalekun

Mireia Agirrebeña eibartarraren “5.393 arrazoi” izenburuko erakusketaren harira antolatu dute tailerra.
“Kolasean” collage tailerra egingo da gaur 18:30ean Topalekun
2026/01/27 13:16
Silbia Hernandez Arrazola

Urtarrilaren 19az geroztik ikusi daiteke Mireia Agirrebeña Uberaren 5.393 arrazoi izenburuko erakusketa Topalekun eta, horren harira, gaur arratsaldean (urtarrilak 27, martitzena), 18:30ean, Kolasean collage tailerra egingo da Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan bertan. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 638 284 912 zenbakira (WhatsApp) deitu edo mezua idatzi daiteke.
Erakusketa, berriz, otsailaren 1era arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era astelehenetik barixakura, eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era asteburuetan.