Kontzertu bi Belekon
2015/04/17
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 17) 22.30etan Josu Bergara kantautore bizkaitarrak kontzertua emango du Beleko tabernan. Nerea Alberdi biolinista eta Mikel Nuñez Lauzirika pianojolearen laguntzaz "Katiuska gorriak" (Taupaka elkartea, 2012) bere azken diskoa osatzen duten abestiak aurkeztuko ditu. Eta bihar gauean, berriz, Jinko Vilovaren txanda izango da, ordu eta toki berean.