Koro Benito idazleak bere hirugarren liburua aurkeztuko du gaur Coworking-en

Koro Benito idazleak bere hirugarren liburua aurkeztuko du gaur Coworking-en
2023/11/24 10:08
eta kitto!
Garain bizi den Koro Benito poeta eta idazle eibartarrak “Palabras de vida” liburua aurkeztuko du gurean, Eibarko Txikito kalean dagoen Coworking lokalean. Idazlearen hitzetan, liburuak bizitzarekiko lotura bultzatzen du. Baikortaunetik abiatuta, hainbat proposamen egiten ditu, mezu poetikoz jantziak beti, bakoitzaren atsedenean bezain lagungarri izan daitezkeenak egunari hasiera emateko: “Edozein orrialdetik zabaldu eta zure bihotzarentzat baltsamoaren efektua sortuko dizunarekin egin dezakezu topo”.