Kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketa jokatuko da larunbatean

Lehiaketaren 5. edizioa jokatuko da Unben eta 40 talde arituko dira guztira
Kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketa jokatuko da larunbatean
2026/06/11 12:50
Ekhi Belar Errasti

Futbolaren festa handia egongo da larunbatean, 09:30etik 20:30era, egun osoan zehar, Unben. IPQ-k antolatutako kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketa jokatuko da eta parte-hartzaileak dena emateko prest dago, zelai barruan zein kanpoan.

Guztira 40 taldek hartuko dute parte (tartean emakumezko zazpi taldek eta bi talde mistok) eta hasiera batean zortzi multzotan egongo dira banatuta. Gero kanporaketak jokatuko dira eta final handia arratsaldean egingo da. Horren ondoren, festa. 520 lagunek hartuko dute parte afarian eta Ustekabek girotuko du jaia.