Adiskidetasunak irabazi zuen IPQ Futbol 7 txapelketan
Milaka lagun elkartu ziren zapatuan Unben Eibarko kuadrillen arteko torneoan
2025/06/17
11:42
eta kitto!
Futbola aitzaki, Eibarko hainbat kuadrilla Unben elkartu ziren IPQ Futbol 7 txapelketan. Egun zoragarria bizi zuten eta adiskidetasuna izan zen garaile, baina kirol arlora begira torneoaren irabazlea LKVS izan zen, penaltietan RDL-ri gailendu ondoren. Bestalde, emakumeen talderik onena BBS izan zen.
Unbeko jai giroak Errebalen izan zuen jarraipena, ehundaka lagun elkartu zirelako txapelketa osteko afarian. Bertan, afaltzeaz eta gauerako girorako prestatzeaz gain, beste sari batzuk banatu ziren:
- Bideo-aurkezpen onena: LKB – Iker Cabo
- Puskas saria: Urko Martinez
- Zamora: Ander Arri
- Txapelketaren MVP-a: Ander Sologaistua
- Presidente onena: Iñaki Osa
- Entrenatzaile onena: Ander @chimix17
Saldutako rifen zozketari dagokionez, zenbaki hauek izan ziren irabazleak:
- saria: 721
- saria: 932
- saria: 404