Kultuko bazkideen lanak Topalekuan ikusgai
2015/10/30
00:00
eta kitto!
Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 30) zabalduko dute Topalekuan azaroaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketa berria: "Arrate Kultur Elkarteko bazkideen II. artelan erakusketa". Elkarteko bazkideek ikusgai ipinitakoen artean, eskulturak, argazkiak eta margolanak daude, besteak beste. Erakusketa Topalekuko ohiko ordutegian bisitatzeko aukera izango da: astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Edizio honetan parte hartzera animatu diren artistak Natalia Garrido, Arrate Osoro, Carmen Mostaza, Maite Arriaga, Esther Galarza, Jesus Belaustegi, Jose Luis Irigoien, Esther Fernandez de Maruri, Eli Eguren, Mª Carmen Piriz, Esteban Oroz eta Espe Zabala dira.