Kultuko bertso afarirako tiketak salgai daude

Kultuko bertso afarirako tiketak salgai daude
2016/03/30 16:21
eta kitto!
Apirilaren 8an, 21:00etan, Kultu tabernan izango den bertso afarirako tiketak salgai jarri dituzte. Bertsolariak Sustrai Colina eta Agin Laburu izango dira eta gai jartzailea, Mikel Arrillaga. Bazkide eta langabetuek 20 euro ordaindu beharko dute, eta besteek 24 euro. Tiketak Kultun bertan eskura daitezke.

Arrate Kultur Elkarteak Hankamotxak Bertso Eskolarekin batera antolatutako "Bertso Astia Kulturalian" ekitaldiaren barruan, bertso afariaz gain, bertso saioa egingo dute egun batzuk lehenago, apirilaren 6an hain zuzen ere. Parte-hartzaileak OIhana Bartra, Asier Azpiroz eta Jokin Bergara bertsolariak  izango dira. 19:00etan hasiko da eta gai jartzailea Maddi Alberdi eta Maier Fernandez izango dira.