Kultur Elkarteen topaketa hartuko du Ipurua kiroldegiak zapatuan

Kultur Elkarteen topaketa hartuko du Ipurua kiroldegiak zapatuan
2012/10/26 00:00
eta kitto!

Euskadiren Egunaren harira, zapatuan (urriaren 27an) Autonomia-Federazioen Kultur Elkarteen II. Topaketa hartuko du Ipurua kiroldegiak. EAEn dauden Galizia, Andaluzia eta Extremadurako kultur elkarteen federazioak antolatutako jardunaldiak bigarren edizioa beteko du bihar eta, besteak beste, hiru autonomia erkidego horietako musika eta dantzekin zuzenean gozatzeko aukera izango du nahi duenak, ateak herritar guztiei zabalik izango dira-eta. Topaketak 42 elkartetako 1.500 lagun inguru Eibarrera erakarriko dituela aurreikusten dute antolatzaileek. Jarraian egitarau osoa irakur dezakezue:


Autonomia-Federazioen Kultur Elkarteen II. Topaketa


(zapatuan, urriaren 27an, Ipurua kiroldegian)
10.30.- Autobusak Ipurua kiroldegira ailegatzea.
11.15.- Mónica Gracia Balañak ekitaldia aurkeztea.
11.25.- Banderen sarrera eta eszenatokira igotzea.
11.30.- Ertzantzaren Musika Bandaren emanaldia.
12.45.- Dantzak eta kantuak, Flor del Tomillo Ermuko Extremadurako kultur elkartekoen eskutik.
13.05.- Os Galaicos Eibarko As Burgas Galiziako Etxeko taldearen dantza eta gaita emanaldia.
13.25.- Portugaleteko Andaluziako Kultur Etxeko Raices dantza taldearen emanaldia.
13.45.- Agintariei harrera eta ohorezko aurreskua.
13.55.- Agintarien interbentzioak.
14.30.- Bazkaria.
17.00.- Herri-dantza, Saguzaharrak taldearen eskutik.
19.30.- Amaiera (bueltako autobusak 20.00etan irtengo dira).