"Quitamiedos" antzezlana taularatuko du gaur Kulunka antzerki taldeak Coliseoan

"Quitamiedos" antzezlana taularatuko du gaur Kulunka antzerki taldeak Coliseoan
2020/01/31 10:46
eta kitto!
“Quitamiedos” Kulunka antzerki taldearen laugarren sormena da eta gaur, urtarrilak 31 (ostirala), Coliseo antzerkian taularatuko dute 20,30etik aurrera.


“Quitamiedos” antzezlanean planteatzen da pertsona bat hiltzen denetik haren gorpua hoztu eta giro-tenperatura hartzen duen arte topaketa bat gertatzen dela hildakoaren eta haren aingeru guardakoaren artean. Eskualde-errepide bateko bihurgune bat eta istripu baten ondorioz hautsitako bazterbabes bat;  testuinguru horretan, agerian jarriko dira heriotzaren ikuspegi berdingabe bat, poetikoa eta desakralizatua, bai eta biografia baten (istripua izan duenaren biografiaren) datuak ere, baina datuok ez datoz bat istripuaren bertsio ofizialarekin.

Kulunka Teatro-ren laugarren sormena da hau. Konpainia 2010ean sortu zuten Garbiñe Insausti eta José Dault-en eskutik, eszena-mintzaira desberdinekin esperimentatzeko parte-hartzaileen kezkek bultzatuta, eta mozorro-antzerkian (“Andre y Dorine”, “Solitudes”) eta testu-antzerkian (Edith Piaf ) espezializatuz. Antzerki bizi, gaurko, konprometitu eta errealitateari lotutakoa. 30 herrialdetan baino gehiagotan egin du lan eta hainbat sari eta izendapen jaso ditu prestatutako ikuskizun bakoitzarengatik.

Antzezleak: Jesús Barranco, Luis Moreno.
Zuzendaritza: Iñaki Rikarte.

Sarrera: 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA

Elkarrizketa: https://etakitto.eus/berriak/kultura/quitamiedos-en-heriotzaren-bidez-bizitzaz-hitz-egiten-dut.html