Kvalvikak aro berria hasiko du asteburuan KVK izenarekin
2023/02/20
17:09
eta kitto!
Kvalvika izan da David Karba musikari eibartarraren proiektua eta asteburutik aurrera aro berria hasiko du, izen berriarekin. Izan ere, jatorriko izenetik laburtuta datorren KVK izango da proiektuaren izen berria eta EP-a kaleratuko du aurki.
Hain zuzen ere, EP berriaren abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu asteburuan, Ez Dok Zaizoi tabernan zuzenekoa eskainiko baitu barixakuan, 20:00etan, Gorka Martinez de Lagos saxoan lagun izango duela. Alderantzizko sarrera jarriko dute; hau da, ez da sarrerarik ordaindu behar izango, baina itsulapikoa jarriko dute bakoitzak bere borondatez eman nahi duena botatzeko.
Zaizoiko emanaldiaren ondoren, 23:59ean, Beleko tabernan arituko da KVK eta DJ Set saioa eskainiko du.
Martxoaren 3an, bestetik, Ermuko London tabernan zuzenekoa eskainiko du KVK-k Trigger txelo-jolearekin batera.