Kvalvikaren azken diskoa entzungai dago

Kvalvikaren azken diskoa entzungai dago
2023/11/27 12:32
eta kitto!
KVK da Kvalvikaren disko berriaren izena. David Karba musikari eibartarraren proiektua da Kvalvika eta hau izango da azken diskoa, proiektuari amaiera emanez.

EP-ak lau abesti ditu eta Karbak oso ibilbide pertsonala egin du bertan, hausturatik sendabidera, zauritik eta autokritikatik pasatuz.

Aste honetako aldizkarian diskoaren inguruko informazio gehiago jasoko duzue, Karbarekin elkarrizketa izan baitugu.