“La casa de los dedos” antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu da
Urriaren 18an Coliseo antzokian taularatzekoa zen.
2024/10/03
12:30
eta kitto!
Eibarko Kulturak jakitera eman duenez, urriaren 18rako programatuta zegoen La casa de los dedos, Conejo Salvaje konpainiak Coliseo antzokian taularatu behar zuen antzezlanaren emankizuna bertan behera geratu da. Horretarako arrazoiak zeintzuk diren ez dute esan, baina herritarrei barkatzeko eskatu diete, “eragozpenengatik”.