“La domadora de sueños” helduendako ipuina kontatuko du Virginia Imazek liburutegian
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu duten saioa 19:00etan hasiko da
2024/04/23
10:53
eta kitto!
Gaur (apirilak 23) Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hori ospatzeko, helduentzat ahozko narrazio saio berezia antolatu du Juan San Martin udal liburutegiak biharko. Virginia Imazen eskutik egingo den saioa 19:00etan hasiko da, liburutegian bertan. La domadora de sueños izenburuko kontaketa gaztelaniaz egingo du, eta sarrera librea izango da.