La Dramática Erranteren lana aurkeztuko dute barixakuan Antzerki Jardunaldietan

“Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán” eskainiko dute
La Dramática Erranteren lana aurkeztuko dute barixakuan Antzerki Jardunaldietan
2025/03/05 10:34
eta kitto!

Barixakuan, ohiko bidetik, hau da, Coliseon eta 19:00etan hasita, Antzerki Jardunaldietako lan berri bat ikusteko aukera izango dugu. “Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán” eskainiko dute La Dramática Errante Bizkaiko konpainiakoek. Ordu eta erdiko iraupena duen tragikomedian Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio aktoreek hartuko dute parte, Maria Goiricelayaren aginduetara.

Bidaia bat kontatzen da bertan, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituena. Norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorioa. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten guztiei egindako kantu bat ere bada, azken etapa horretan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten guztiei egindako aintzatespena.