“La mirada del otro” antzerki-lana emango dute gaur eta “Viaje al fin de la noche” bihar
2021/10/27
12:33
eta kitto!
ETAren indarkeriaren amaieraren 10. urteurrena dela-eta, Gipuzkoako Kultura Departamentuak bultzatutako ekimenaren barruan “Rescoldos de paz y violencia” izenburua duen Maria San Miguel antzerkigilearen hiru obra biltzen dituen antzerki-zikloaren lehenengoa eskaini zen atzo Coliseoan eta gaur eta bihar berori osatzen duten beste biak eskainiko dira.
Emankizunek atzokoaren ordutegi bera izango dute, hau da, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira. Euskal Herriko indarkeriari buruzko gaurko lanak “La mirada del otro” du izenburutzat eta biktima baten eta haren biktimagilearen arteko topaketa irudikatzen du, kartzela bateko aretoan, eta Langraitz bidea deiturikoari heldu zioten ETAko presoekin izandako topaketetan oinarritzen da. Biharko “Viaje al fin dela noche”, bestalde, trilogiako azken lana da eta bertan seme-alabek gogoeta egiten dute bizikidetza-testuinguru bat eraikitzeko aukerari buruz, gure gurasoengandik jasotako mina eta herentzia gorabehera.
Atzokoan izandako moduan, antzerki-lanen amaieran mahai-inguruak izango dira. Atzo Jesus Egiguren, Gorka Landaburu eta Luis Rodriguez Aizpeolea izan baziren, gaurko Juanma Cano Radio Eibar SER kateko kazetariak gidatutako saioan Sandra Carrasco eta Alberto Muñagorri biktimak izango dira Maria San Miguel antzerki-lanaren zuzendariarekin batera. Biharkoan, bestalde, Pili Zabala eta Iñaki Garcia Arrizabalaga izango dira, Isabel Urkijok moderatutko duen saioan.
Atzoko emanaldiaren irudi bat.
Bihar, osteguna, “Viaje al fin dela noche” trilogiaren azken emanaldia eskainiko dute.