“La niña de la comunión” eta “El triángulo de la tristeza” asteburuko Coliseoko zine-egitarauan
2023/02/17
10:17
eta kitto!
Bi pelikula horiek gehituko zaizkio aurreko asteburuan ere proiektatu zuten Park Chan-Wook zuzendariaren “Decision to leave” filmari. Ruben Ostlund-en “El triángulo de la tristeza” umorezkoa da eta luzea, bi ordu eta erdi irauten duelako. Hori dela-eta, zapatuko ordutegian ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Victor Garciaren “La niña de la comunión”, bestalde, beldurrezkoa da eta ordu eta erdi pasatxo irauten du. Aipatutako hiru filmekin batera, Sun Haipeng-en “El chico león” animaziozkoak beteko du umeentzako programazioa. Aretoei begira, “Decision to leave” 1 Aretoan botako dute, “El triángulo de la tristeza” 2 Aretoan eta “El chico león” eta “La niña de la comunión” Antzokian; dena dela, azken horren zapatuko eta domekako 17:00etako saioak 1 Aretoan joango dira.