La Novena antzerki taldeak "La Opinion" taularatuko du gaur Coliseoan
2013/11/20
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 20) 19.00etan La Novena, aurreko ikasturte amaieran Esperientzia Eskolan sortutako antzerki taldeak La opinion antzezlana taularatuko du Coliseoan. Antzezpena Untzagako jubilatu etxeak 85 urtetik gorako bazkideei omenaldia egiteko antolatutako egitarauaren barruan dago eta Ikasten Esperientzia Eskolako Ikasle Ohien elkartearen laguntzarekin antolatu da. 50 urtetik gorako antzezleek osatutako taldea Ernesto Barrutia aktoreak zuzentzen du. Gaurko emanaldian, antzezlanarekin batera poesia errezitala eskainiko dute Gorka Errastik eta Blanca Martinezek, Naome Soudek biolinarekin lagunduta.