La Novena antzerki taldeak obra berria eskainiko du gaur Coliseon
2023/11/23
10:02
eta kitto!
Ikasten elkartearen La Novena antzerki taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du gaur Coliseon. 19:00etan hasita, Dario Fo autorearen “La violación” antzezlana ardatz hartuta, taldekoek sortu eta beste eszena batzuekin egokitutako “Ni un paso atrás” izango dute gaur ikusgai. Diotenez, antzerkiaren bidez, “emakume askok eta askok bizi dituzten egoera gordinak, umiliagarriak eta lazgarriak” erakutsi nahi dituzte. Sarrerak 5 euro balio du.