“La sed del minotauro” tragikomedia izango da gaur Antzerki Jardunaldietan
Antzezlana 19:00etan hasiko da
2024/03/15
17:46
eta kitto!
Bizkaiko Khea Ziater konpainiak Jon eta Alex Gerediagaren obra antzeztuko du gaur Coliseon Jardunaldietako ohiko orduan, hau da, 19:00etatik aurrera. 80 minutu iraungo duen tragikomedian Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria eta Txubio Fernandez de Jauregi izango dira antzezleak.
Konpainiaren proposamen berri hau beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena.