LAB sindikatuak mobilizazioak deitu ditu gaurko administrazioan
Sektore publikoko beharginen eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu LAB sindikatuak gaurko (eguena, hilak 24). Eskualde mailako ekimenak izango dira eta Eibarren 12.00etan hasiko da, Untzagan. Sindikatuak salatzen duenez, "gure eskubide zein lan-baldintzen etengabeko murrizketak eta enplegu publikoaren galera jasaten ari gara, Espainiako gobernuak hala inposatuta: LEP berrien eta langileen ordezkapenen debekua, Elkarkidetzaren ekarpenenak bertan behera uztea, lanaldiaren luzapena, lan-bajen kasuetan lansariak jaistea, opor eta baimen egunak galtzea, soldaten jaitsierak (azken adibidea, abenduko aparteko lansaria galtzea), eskubide sindikalei mugak ipintzea…". Horien aurrean protesta egiteko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diete herritarrei.