Laburmetraia onenei sariak
2014/11/17
00:00
eta kitto!
Zapatuan, hilaren 15ean banatu zituzten Plano Corto elkarteak antolatutako Asier Errasti Laburmetraia jaialdiko sariak, Portaleko areto nagusiak hartu zuen ekitaldian: aurtengo edizioko Javier Agirresarobe saria "El amor me queda grande" (Javier Giner) lanarentzat izan da eta bigarrena "Serori" (Pedro Collantes) lanak jaso du. Euskerazkoen artean Aitor Arregiren "Zarautzen erosi zuen" saritu zuten. Animazioan, "Canis" (Marc Riba eta Anna Solanas). Eta Eibarko hiru finalisten artean Cruz Nogueraren "Colillas" lana hautatu zuen epaimahaiak.