Lagartolagartoren komedia musikala domekan Antzerki Jardunaldietan
Uni-Eibar Hezkuntza Esparruak domekero hartzen duen Antzerki Jardunaldietako beste antzezlan berri bat izango dugu etzi. Honako hau Aragoiko Lagartolagarto eta Zazurca konpainien eskutik dator: “La maldad, o los raticos oscuros de Shakespeare” komedia musikala. Alfonso Palomaresek William Shakespeare idazlearen hainbat testu egituratu ditu, sei antzezleen eskuetara pasatu eta euren artean interpretatzeko: Encarni Corrales, Elena Gómez Zazurca, Manuel López-Vigo, Alfonso Palomares, J.J. Sánchez eta Laura Torrijos-Bescos izango dira eszenategian.
“La maldad, o los raticos oscuros de Shakespeare” da lanaren izenburu osoa. Komediaren aterpean, sei lagun ikusiko ditugu abestu, dantzatu eta bardo ingelesaren eszenak interpretatuz esperientzia pertsonalak kontatzen. Zer egin behar duten hor? Gaiztakeriaz hitz egin, infernuan egon edo ez.