Lan-erreformaren gaineko hitzaldia gaur 19.00etan Casa del Pueblon
2012/03/22
00:00
eta kitto!
Lan-erreforma berriaren inguruan berbetan jardungo dute gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera PSE-EE alderdiko eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek Untzagako Casa del Pueblo delakoan. Hizlariak Julio Astudillo (Gipuzkuako Batzar Nagusietako kidea eta abokatua), Modesto Martínez (Gipuzkoako UGT-ko koordinatzailea) eta Jokin Cruz (CCOO-ko Gipuzkoako Metaleko koordinatzailea) izango dira. Aurreko hilean onartutako erreformaren gaineko informazio zehatza eskaintzeko asmoari jarraituta antolatu duten hitzaldira sartzea librea izango da.