Lan-munduko gorabeherak umore klabean, Clownic taldearen eskutik
2015/12/04
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 4) 20:30etik aurrera "Jobs" antzezlana taularatuko du Clownic konpainiak Coliseo antzokian. Tricicle taldearen bigarren konpainia den honek 16 urteko ibilbidea egin du
eta urte guzti hauetan Tricicleren espektakulu ezberdinak eskaintzen ibili da mundu osoan zehar, beti ere jatorrizko lanei jarraituta. Hala ere, orain dela hiru urte Clownic-ek berak sortu eta ekoiztutako ikuskizuna, "Ticket" egitea erabaki zuen eta lanak Espainian zein atzerrian izan zuen harrera ona ikusita, gaur Eibarren aurkeztuko duten "Jobs" sortzera animatu ziren. Ikuskizunean lan-munduaren gorabeherei errepasoa egiten diete, beti ere ikuspegi komiko batetik abiatuta eta "10 segundotik behin barrea eragin nahi duten" sketch mordoa bata bestearen atzetik antzeztuta. Gagman-ek zuzenduta, taula gainean Xevi Casals, Gerard Doménech eta Edu Méndez antzezleek jardungo dute. Sarrerak 15 euro balio du.