“Lanaren fruitua” Eibar BHI-ko ikasleen erakusketa zabalduko dute gaur Portalean

“Lanaren fruitua” Eibar BHI-ko ikasleen erakusketa zabalduko dute gaur Portalean
2024/04/12 12:37
eta kitto!

Gaur , 19:00etan inauguratuko dute Lanaren Fruitua izenburuko erakusketa, Portalean. Eibar BHIko ikasleek (DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara artekoek) kurtso honetan egin dituzten eskulanak, ikus-entzunezkoak, plastika-lanak, artisautza, marrazki teknikoak zein artistikoak, teknika grafiko-plastikoekin sortutakoak eta pintura irakasgaietan egindako lanak ikusi ahalko dira. Apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.