Lanbideren kontrol burokratiko eta poliziala gelditzeko eskatu du Etxebizitza Sindikatuak
2023/03/17
12:47
eta kitto!
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak martxan ipini duen Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Eibarko Lanbideren bulego aurrean, “Lanbideren kontrol burokratiko eta poliziala gelditzeko” dinamikaren baitan. Salatzen dutenez, “Lanbidek azken urteotan polizia bidali du RGIa jasotzen duten familien etxeetara. Abenduaren 22an onartutako RGIaren erreformak ez du hau aldatuko. Erreforma honek laguntzen zenbatekoak handitzen baditu ere, autoritarismoan sakontzen du. Babes sozialeko sistemaren eginbehar nagusia miseriaren kudeaketa da eta honen aurrean ezinbestekoa da autoritarismoaren aurka borrokatzea”. Hori dela eta, Etxebizitza Sindikatura batzeko deia egiten dute.
Etxebizitza Sindikatuko Leire Garateri egindako elkarrizketa irakurtzeko HEMEN sakatu.