Lander Garro izango da gaur Idazlearekin Harixa Emoten saioan

Lander Garro izango da gaur Idazlearekin Harixa Emoten saioan
2023/11/14 09:56
eta kitto!
Gaur 19:00etan hasita, Portaleako 1. batzartokian, Idazlearen Harixa Emoten irakurle taldeak azaroko saioa izango du Lander Garro idazlearekin, “Faith” bere azken nobela protagonista delarik. Patuak lastatutako ihes bat lantzen du egileak bere azken nobelan. Bartzelonara eraman du oraingoan Garrok Xabi Ugarte, aurretik ere bere eleberrietan aurkitu daitekeen protagonista. Euskal Herriko giro politiko itogarritik ihes egiten saiatuko da, baina patuak, historiak eta familiaren zamak ukatuko diote ihesa. Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak elkarrekin sustatutako Zubikarai sariaren emaitza da errenteriarraren laugarren nobela hori.