Langabezia-tasa behera beste hilabete batez Eibarren
Debabarrenean ere behera egin du
2024/08/01
10:00
eta kitto!
Uztaileko datuen arabera, 1.524 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,16koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (ekaineko datuen arabera 1.531 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,22koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,06ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,29) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Uztaileko datuak, herriz herri:
- Eibar 1.524 (%12,16)
- Elgoibar 476 (%8,92)
- Mendaro 80 (%8,1)
- Deba 166 (%6,29)
- Mutriku 173 (%6,59)
- Soraluze 183 (%10,47)
- Debabarrena 2.602 (%10,06)