Langabezia-tasa zertxobait jaitsi da

Eibarrek jarraitzen du Debabarreneko langabezia-tasarik altuena izaten
Langabezia-tasa zertxobait jaitsi da
2024/04/03 17:38
eta kitto!

Martxoko datuen arabera, 1.569 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,52koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (otsaileko datuen arabera 1.575 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,57koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,50ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,29) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Martxoko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.569 (%12,52)
– Elgoibar 500 (%9,37)
– Mendaro 90 (%9,11)
– Deba 166 (%6,29)
– Mutriku 188 (%7,16)
– Soraluze 204 (%11,67)
Debabarrena 2.717 (%10,50)