Langabezia-tasak behera egin du Eibarren

Langabezia-tasak behera egin du Eibarren
2023/02/02 11:23
eta kitto!
Urtarrileko datuen arabera, 1.449 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,41ekoa da. Horrela, langabeziak behera egin du azken hilabetean herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.470 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,58koa zen.

Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %9,96koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,36) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,92). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Urtarrileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.449 (%11,41)
– Elgoibar 475 (%8,76)
– Mendaro 76 (%7,48)
– Deba 166 (%6,36)
– Mutriku 203 (%7,82)
– Soraluze 241 (%12,92)
Debabarrena 2.610 (%9,96)