Langabezia-tasak behera egin du irailean Eibarren

Debabarrena eskualdean ere behera egin du
Langabezia-tasak behera egin du irailean Eibarren
2024/10/15 10:26
eta kitto!

Iraileko datuen arabera, 1.531 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,22koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (abuztuko datuen arabera 1.570 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,53koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,18koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,76) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Iraileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.531 (%12,22)
– Elgoibar 483 (%9,05)
– Mendaro 85 (%8,60)
– Deba 152 (%5,76)
– Mutriku 179 (%6,82)
– Soraluze 204 (%11,67)
Debabarrena 2.634 (%10,18)