Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du

Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du
2023/07/05 09:05
eta kitto!
Ekaineko datuen arabera, 1.449 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,41ekoa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.461 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,51koa zen.

Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %9,81koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,25) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,86). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Ekaineko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.449 (%11,41)
– Elgoibar 459 (%8,47)
– Mendaro 74 (%7,28)
– Deba 163 (%6,25)
– Mutriku 186 (%7,16)
– Soraluze 240 (%12,86)
Debabarrena 2.571 (%9,81)