Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du Eibarren
1.567 lagun daude langabezian herrian eta langabezia-tasa %12,50ekoa da
2024/05/06
12:00
eta kitto!
Apirileko datuen arabera, 1.567 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,50ekoa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (martxoko datuen arabera 1.569 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,52koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,38ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,84) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Apirileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.567 (%12,50)
– Elgoibar 507 (%9,50)
– Mendaro 77 (%7,79)
– Deba 154 (%5,84)
– Mutriku 180 (%6,85)
– Soraluze 200 (%11,44)
Debabarrena 2.685 (%10,38)